19 Jesusek esan zien gainera: «Bene-benetan diotsuet: Semeak ez dezake deus ere bere kabuz egin; ez du egiten Aita egiten ikusten duena besterik: Aitak zer egin, huraxe bera egiten du Semeak ere.
20 Izan ere, Aitak Semea maite du, eta berak egiten duen guztia erakusten dio, eta gauza handiagoak erakutsiko dizkio oraindik, harritu egingo zaituztetenak.
21 Aitak hilak piztu eta bizia ematen dien bezala, Semeak ere bizia ematen die berak nahi duenei.
22 «Aitak ez du inor ere epaitzen, baizik eta epaitzeko ahalmen guztia Semearen esku utzi du,
23 guztiek, bera ohoratzen duten bezala, Semea ere ohora dezaten. Semea ohoratzen ez duenak, hura bidali duen Aita ere ez du ohoratzen.
24 Bene-benetan diotsuet: Nire mezua onartu eta bidali nauenarengan sinesten duenak betiko bizia du. Ez da kondenatua izango; igaroa da dagoeneko heriotzatik bizitzara.
25 «Bene-benetan diotsuet: Badator ordua —hobeto esan, iritsia da—, hilek Jainkoaren Semearen ahotsa entzungo dutena; eta entzungo dutenak bizi egingo dira.