26 Aitak bizia bere baitan daukan bezala, Semeari ere bizia bere baitan edukitzea eman dio.
27 Gainera, epaitzeko aginpidea eman dio, Gizonaren Semea delako.
28 Ez harritu esaten dizuedanaz, bai baitator ordua hildako guztiek haren ahotsa entzungo dutena,
29 eta hilobietatik aterako direna: on egin zutenak betiko bizirako piztuko dira; gaitz egin zutenak, aldiz, kondenatuak izateko.
30 «Nik neurez ez dezaket deus ere egin: Aitak agintzen didan legez epaitzen dut; eta nire epaia zuzena da, ez baitut helburu neure nahia egitea, bidali nauenarena baizik.
31 «Nik neure buruaren aldeko testigantza egingo banu, nire testigantza ez litzateke baliozkoa izango.
32 Beste batek du nire alde testigatzen, eta jakin badakit haren testigantza baliozkoa dena.