6 Jesusek, han etzanda ikusi eta gisa hartan denbora luzea zeramala jakinik, esan zion:—Nahi duzu sendatu?
7 Gaixoak erantzun zion:—Jauna, ez dut inor ura mugitzean uraskara botako nauenik; ni iritsi orduko besteren batek aurrea hartzen dit.
8 Jesusek esan zion:—Jaiki, hartu ohatila eta ibili.
9 Une berean sendaturik gertatu zen gizona, ohatila hartu eta ibiltzen hasi zen.Egun hura larunbata zen, atseden-eguna.
10 Judu-agintariek, orduan, esan zioten sendatuari:—Larunbata da; ez duzu zilegi ohatila garraiatzea.
11 Hark erantzun zien:—Sendatu nauenak berak esan dit: «Hartu ohatila eta ibili».
12 Haiek galdetu zioten:—Nor da ohatila hartu eta ibiltzeko esan dizun hori?