17 Jainkoaren nahia egiteko prest dagoenak jakingo du irakaspen hau Jainkoarengandikoa den ala neure kabuz mintzo naizen.
18 Bere kabuz mintzo dena bere buruaren ohore bila ibili ohi da; baina bidali duenarentzat ohore bila dabilena fidagarria da, eta ez du faltsukeriarik.
19 Ez al zizuen Moisesek legea eman? Halere, zuetariko inork ez du betetzen legea. Zergatik zabiltzate ni hil nahian?
20 Jendeak erantzun zion:—Burutik zaude! Nor dabil zu hil nahian?
21 Jesusek erantzun zien:—Harriturik zaudete larunbatez egin dudanarengatik.
22 Baina pentsa: Moisesek erdainkuntzaren legea ezarri zizuen (egia esan, ohitura hau ez zen Moisesekin hasi, arbasoekin baino), eta larunbatez ere erdaindu ohi duzue gizona.
23 Horrela bada, Moisesen legea ez haustearren, erdainkuntza larunbatez ere egiten bazaio gizonari, zergatik haserretzen zarete nirekin, larunbatez gizon baten gorputz osoa sendatu dudalako?