28 Jesusek, orduan, tenpluan irakasten ari zelarik, esan zuen oihu eginez: «Ni ezagutzen nauzue, eta badakizue nongoa naizen; baina ni ez naiz neurez etorri, baizik eta fidagarria denak bidali nau, eta zuek ez duzue hura ezagutzen.
29 Nik, bai, ezagutzen dut, harengandik bainator, eta berak bidalia naiz».
30 Orduan, atxilotu egin nahi izan zuten; baina ez zion inork eskurik ezarri, ez baitzen artean haren ordua.
31 Askok sinetsi zuten harengan, eta honela zioten: «Mesias etorriko denean, honek baino mirarizko seinale gehiago egingo ote du?»
32 Fariseuek entzun zuten jendea hartaz esaten ari zena eta, apaizburuekin elkar harturik, guardiak bidali zituzten atxilot zezaten.
33 Orduan, Jesusek esan zuen: «Oraindik alditxo batez egongo naiz zuekin, eta gero bidali nauenarengana joango.
34 Orduan, nire bila ibiliko zarete, baina ez nauzue aurkituko; zeren eta, ni egongo naizen tokira, zuek ezin baitzarete joan».