3 senideek esan zioten Jesusi:—Irten hemendik eta zoaz Judeara, egiten dituzun egintzak han ere zure ikasleek ikus ditzaten.
4 Bere burua ezagutarazi nahi duenak ez du ezkutuan jarduten. Honelako gauzak egiten dituzunez gero, egin itzazu mundu guztiak ikusteko moduan.
5 Haren senideek ere ez zuten, hain zuzen, berarengan sinesten.
6 Jesusek esan zien:—Nire garaia ez da oraino iritsi; zuentzat, aldiz, edozein garai da ona.
7 Munduak ez du zuek gorrotatzeko arrazoirik; niri, ordea, bai, gorroto dit, argi azaltzen baitut haren egintzak gaiztoak direla.
8 Joan zuek jaietara; ni ez noa, nire garaia ez baita oraindik bete.
9 Hori esan eta Galilean gelditu zen Jesus.