30 Orduan, atxilotu egin nahi izan zuten; baina ez zion inork eskurik ezarri, ez baitzen artean haren ordua.
31 Askok sinetsi zuten harengan, eta honela zioten: «Mesias etorriko denean, honek baino mirarizko seinale gehiago egingo ote du?»
32 Fariseuek entzun zuten jendea hartaz esaten ari zena eta, apaizburuekin elkar harturik, guardiak bidali zituzten atxilot zezaten.
33 Orduan, Jesusek esan zuen: «Oraindik alditxo batez egongo naiz zuekin, eta gero bidali nauenarengana joango.
34 Orduan, nire bila ibiliko zarete, baina ez nauzue aurkituko; zeren eta, ni egongo naizen tokira, zuek ezin baitzarete joan».
35 Judu-agintariek ziotsaten elkarri: «Nora joango da hau, guk bera ezin aurkitu ahal izateko? Jentilen artean sakabanaturiko judu-elkarteetara joan nahi ote du, jentilei irakastera?
36 Zergatik esaten ote du “Nire bila ibiliko zarete, baina ez nauzue aurkituko; zeren eta, ni egongo naizen tokira, zuek ezin baitzarete joan”?»