13 Orduan, fariseuek esan zioten:—Zuk zeure buruaren alde egiten duzu testigantza; beraz, zure testigantzak ez du balio.
14 Jesusek erantzun zien:—Nik testigantza neure buruaren alde egiten badut ere, nire testigantzak balio du, ongi baitakit nik nondik etorria naizen eta nora noan; baina zuek ez dakizue, ez nondik natorren, ez nora noan.
15 Zuek giza erara duzue epaitzen; nik ez dut inor epaitzen.
16 Eta epaituko banu ere, nire epaia baliozkoa litzateke, ez baitut nik bakarrik epaitzen, bidali nauen Aitak eta biok baizik.
17 Eta zuen legean dago idatzia, bi lagunen testigantza baliozkoa dela.
18 Honela bada, nik neure buruaren alde egiten dut testigantza, baina bidali nauen Aitak ere nire alde egiten du testigantza.
19 Orduan, haiek galdetu zioten:—Non da zure Aita?Jesusek erantzun zien:—Ez dakizue ezer, ez nitaz, ez nire Aitaz; ni ezagutuko baninduzue, nire Aita ere ezagutuko zenukete.