2 Biharamunean, egunsentian, tenplura itzuli zen, eta herri guztia etorri zitzaion. Jesus, eseririk, irakasten hasi zen.
3 Orduan, lege-maisu eta fariseuek emakume bat, adulterioan harrapatua, ekarri zioten. Erdi-erdian ipiniz,
4 esan zioten Jesusi:—Maisu, emakume hau adulterioan ari zela harrapatu dute.
5 Moisesek legean honelakoak harrika hiltzeko agindu zigun; zuk zer diozu?
6 Galdera azpikeriaz egin zioten, hura salatzeko aitzakiaren baten bila baitzebiltzan. Jesus, alabaina, makurturik, atzamarrez lurrean idazten hasi zen.
7 Haiek, ordea, galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu zen Jesus eta esan zien:—Zuetan bekaturik gabe dagoenak jaurti diezaiola lehen harria.
8 Eta berriro makurturik, lurrean idazten jarraitu zuen.