20 Adierazpen hauek tenpluan irakasten ari zela egin zituen Jesusek dirutegi ondoan. Halere, ez zion inork eskurik bota, ez baitzen artean iritsia haren ordua.
21 Berriro esan zien Jesusek:—Ni banoa, eta zuek nire bila ibiliko zarete, baina zeuen bekatuan hilko zarete. Ni noan tokira zuek ezin zarete joan.
22 Orduan, entzuleek:—Bere burua hil behar ote du? Horregatik esaten ote du «Ni noan tokira zuek ezin zarete joan»?
23 Jesusek jarraitu zuen:—Zuek behekoak zarete, ni goikoa naiz; zuek mundu honetakoak zarete, ni ez naiz mundu honetakoa.
24 Horregatik esan dizuet, zeuen bekatuan hilko zaretela; zeren ni naizena naizela sinesten ez baduzue, zeuen bekatuetan hilko baitzarete.
25 Orduan, esan zioten:—Nor zara zu?Jesusek erantzun:—Hasieratik ari natzaizue esaten.
26 Badut zuetaz zer esanik eta zer gaitzetsirik asko. Baina bidali nauena fidagarria da; eta nik hari entzun diodana, horixe bera esaten diot munduari.