33 Erantzun zioten:—Gu Abrahamen hazikoak gara, eta ez gara inoiz inoren esklabo izan. Nola diozu aske izango garela?
34 Jesusek erantzun zien:—Bene-benetan diotsuet: Bekatu egiten duen oro bekatuaren esklabo da.
35 Eta esklaboa ez da betiko etxean geratzen; semea, ordea, bai.
36 Beraz, Semeak askatzen bazaituzte, benetan aske izango zarete.
37 Badakit, bai, Abrahamen hazikoak zaretena; baina ni hil nahian zabiltzate, nire mezua zuengan itsasten ez delako.
38 Neure Aitaren ondoan ikusi dudanaz mintzo naiz ni; zuek, ordea, zeuen aitarengandik ikasi duzuena egiten duzue.
39 Erantzun zioten Jesusi:—Abraham dugu aita.Jesusek esan zien:—Abrahamen seme baldin bazinete, Abrahamek egin zuena egingo zenukete.