38 Neure Aitaren ondoan ikusi dudanaz mintzo naiz ni; zuek, ordea, zeuen aitarengandik ikasi duzuena egiten duzue.
39 Erantzun zioten Jesusi:—Abraham dugu aita.Jesusek esan zien:—Abrahamen seme baldin bazinete, Abrahamek egin zuena egingo zenukete.
40 Zuek ni hil nahian zabiltzate, Jainkoarengandik ikasi nuen egia esan dizuedalako; Abrahamek ez zuen horrelakorik egin.
41 Zuek zeuen aitak egin zuena egiten duzue.Erantzun zioten:—Gu ez gara sasikume; aita bakarra dugu, Jainkoa.
42 Jesusek, orduan:—Zuen aita Jainkoa balitz, maiteko nindukezue, ni Jainkoarengandik irten eta etorri bainaiz; ez naiz neure kabuz etorria, hark bidalia baizik.
43 Zergatik ez duzue ulertzen nire mintzaira? Nire mezua onartu nahi ez duzuelako.
44 Zuek deabrua duzue aita, harenak zarete, eta zeuen aitaren gogoa nahi duzue egin. Hura hiltzaile izan da hasieratik, eta egian oinarritua ez dagoenez, ez du sekula egiarik esaten. Gezurra dioenean, bere-berea duenetik ari da, gezurti baita, eta gezurraren aita.