18 Judu-agintariek, ordea, ez zuten sinetsi nahi gizon hura itsu izan eta gero ikusten hasi zenik. Beraz, haren gurasoei deitu
19 eta galdegin zieten:—Hau al da zuen semea, itsu jaio zela diozuena? Nola ikusten du, bada, orain?
20 Gurasoek erantzun zieten:—Guk dakiguna da gure semea dela eta itsu jaio zela;
21 baina orain nola ikusten duen edo begiak nork ireki dizkion, hori ez dakigu. Galdegin berari, badu adina-eta bere buruaren berri emateko.
22 Gurasoek agintarien beldur zirelako erantzun zuten horrela, ordurako agintariek erabakia baitzuten Jesus Mesias zela aitortzen zuena beren elkartetik botatzea.
23 Horregatik esan zuten gurasoek: «Badu adina, galdegin berari».
24 Agintariek itsu izandakoari bigarren aldiz dei egin eta esan zioten:—Aitortu egia Jainkoaren aurrean. Guk badakigu gizon hori bekatari dela.