19 Halakoak ez daude buru den Kristorekin loturik, eta Kristo da, hain zuzen, buru bezala, lokailu eta junturen bitartez gorputz osoa elkarlotzen duena eta, Jainkoak nahi bezala, hazarazten duena.
20 Kristorekin hil bazarete eta munduan agintzen duten indarretatik askatu, zergatik makurtzen zarete oraindik arauetara, mundukoak bazinete bezala?
21 «Ez hartu, ez dastatu, ez ukitu» esaten dizuete.
22 Arau horiek erabiliaren erabiliz ezerezten diren gauzei buruzkoak dira, eta giza arau eta irakaspen baino ez.
23 Egia esan, irakatsi horiek badute jakinduri tankera, erlijiotasunaz, apalkuntzaz eta gorputza gogor hartzeaz ari baitira; baina ez dute ezertarako balio, norberekeria asetzeko ez bada.