18 Zakariasek esan zion aingeruari:—Nola jakin dezaket horrela gertatuko dena? Ni zaharra naiz, eta emaztea ere urteetan aurreratua.
19 Aingeruak erantzun zion:—Ni Gabriel naiz eta Jainkoaren zerbitzura nago; berak bidali nau zuri hitz egitera eta berri hau ematera.
20 Hara, mutu geldituko zara eta ezin izango duzu hitz egin hau guztia gertatu arte, bere garaian beteko diren nire hitzak sinetsi ez dituzulako.
21 Bien bitartean, herria Zakariasen zain zegoen, santutegian horrenbeste luzatzen zuelako harriturik.
22 Irten zenean, ezin zien hitz egin, eta jabetu ziren ikuskariren bat izan zuela santutegian; keinuka egiten zien, mutu gelditua baitzen.
23 Tenpluko bere zerbitzu-egunak amaitu zituenean, etxera itzuli zen.
24 Handik laster, Elisabet emaztea haurdun gelditu zen, eta bost hilabetez etxetik atera gabe egon zen. Hau zioen: