36 Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena;
37 Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik.
38 Orduan, esan zuen Mariak:—Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala.Eta aingeruak utzi egin zuen.
39 Handik egun batzuetara, Maria etxetik atera eta Judeako mendialdeko hiri batera joan zen arin-arin,
40 eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion.
41 Mariaren agurra entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra sabelean. Une berean, Espiritu Santuaz beterik gelditu zen Elisabet,
42 eta goraki esan zuen: «Bedeinkatua zu emakume guztien artean eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua!