66 Entzuten zuten guztiek beren baitarako esaten zuten: «Zer izango ote da ume hau?» Zeren Jauna lagun baitzuen.
67 Zakarias, haurraren aita, Espiritu Santuaz beterik, profeta bezala mintzatu zen, esanez:
68 «Bedeinkatua Jauna,Israelen Jainkoa,bere herriarengana etorrieta askatu duena!
69 Salbatzaile indartsua sortu digubere zerbitzari Davidenondorengoen artean.
70 Hala hitzemana zuen antzinatikbere profeta santuen ahoz:
71 salbatuko gintuelagure etsaien menpetik,gorroto gaituzten guztien eskutik;
72 horrela agertu dugure gurasoenganako errukiaeta oroitu da bere itun santuaz,