11 “Oinetan itsatsi zaigun zuen herriko hautsa ere hor astintzen dizuegu. Dena dela, jakin ezazue gainean duzuela Jainkoaren erregetza”.
12 Hona nik esan: Auzi-egunean Sodomak zigor bigunagoa izango du herri hark baino.
13 «Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon hiri jentiletan zuen artean adina mirari gertatu izan balitz, aspaldi bihozberrituak ziratekeen, dolu-jantziz estaliz eta hautsetan eseriz.
14 Horregatik, Tiro eta Sidonek zigor bigunagoa izango dute zuek baino.
15 Eta zu, Kafarnaum, «zeruraino altxatuko al zara? Lurraren barreneraino eroriko zara!
16 «Zuei entzuten dizuenak niri entzuten dit, eta zuek onartzen ez zaituztenak, ni ez nau onartzen; ni onartzen ez nauenak, berriz, bidali nauen hura ez du onartzen».
17 Hirurogeita hamabi ikasleak poz-pozik itzuli ziren, eta esan zioten Jesusi:—Jauna, deabruak ere menpean jartzen zaizkigu zure izena aipatzean.