36 Beraz, goitik beheraino argitan bazaude, inongo ilunperik gabe, kriseiluak bere distiraz argitzen zaituenean bezala zara argitsu».
37 Jesusek hitzaldia amaitu zuenean, fariseu batek bere etxean bazkaltzera gonbidatu zuen. Jesus sartu eta mahaian jarri zen.
38 Fariseua harriturik gelditu zen bazkal aurretik eskuen garbikuntzarik ez zuela egin ikustean.
39 Orduan, Jaunak esan zion: «Zuek, fariseuok, edalontzia eta platera kanpotik garbitzen dituzue, zeuek barrutik lapurretaz eta txarkeriaz beteak zaudeten bitartean!
40 Burugabeok halakook! Ez ote du kanpokoa egin zuenak berak egin barrukoa ere?
41 Hobe zenukete daukazuena limosnatzat emango bazenute! Horrela, gauza guztiak garbi izango lirateke zuentzat.
42 «Ai zuek, fariseuok! Barazki kaskarrenen hamarrenak ordaintzen dituzue, eta zuzenbidea eta Jainkoaren maitasuna, berriz, alde batera uzten. Hauek bete behar zenituzkete, haiek utzi gabe.