9 «Hauxe esaten dizuet, beraz: Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue.
10 Zeren eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitu, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio.
11 «Ba ote da zuen artean aitarik, semeak arraina eskatu eta arrainaren ordez sugea emango dionik?
12 Edo arrautza eskatu eta eskorpioia emango dionik?
13 Beraz, zuek, gaiztoak izanik, seme-alabei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez areago ez die zeruko zuen Aitak Espiritu Santua emango eskatzen diotenei?»
14 Behin batean, gizon bat mututurik zeukan deabrua botatzen ari zen Jesus. Deabrua ateratzean, mutua hizketan hasi zen, eta jendea harriturik gelditu zen.
15 Alabaina, batzuek zioten: «Deabruen buruzagi den Beeltzebulen indarrez botatzen ditu honek deabruak».