1 Jesusek esan zien ikasleei: «Nahitaezkoa da munduan galbideak gertatzea, baina dohakabea inoren sinesmena galbidean jartzen duena!
2 Hobe luke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora botako balute, txiki hauetakoren bat galbidean jartzea baino.
3 Kontuz ibili!«Senideren batek iraintzen bazaitu, egiozu errieta, eta, damutzen bada, barkatu.
4 Eta egunean zazpi aldiz iraintzen bazaitu eta zazpi aldiz etortzen bazaizu “Damu dut” esanez, barkatu».
5 Apostoluek eskatu zioten Jaunari:—Gehi ezazu sinesmena guregan.
6 Jaunak erantzun zuen:—Sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, pikondo honi «Atera hortik eta landatu itsasoan» esango zeniokete, eta obeditu egingo lizueke.