1 Etengabe egin behar zutela otoitz eta ez zutela etsi behar adierazteko, parabola hau esan zien Jesusek:
2 «Bazen hiri batean epaile bat, ez Jainkoari beldurrik, ez gizakiari begirunerik ez ziona.
3 Bazen hiri berean emakume alargun bat ere. Hau epaileagana joaten zen eskatzera: “Egidazu justizia etsaiarekiko auzian”.
4 Luzaroan epaileak ez zion jaramonik egin, baina azkenean bere baitan esan zuen: “Ez diot Jainkoari beldurrik, ezta gizakiari ere begirunerik;
5 baina, alargun hau gogaikarri zaidanez, egiodan justizia, etengabeko buruhausterik eman ez diezadan”».