22 Hori entzutean, Jesusek esan zion:—Gauza bat falta zaizu oraindik: saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.
23 Hitz hauek entzutean, guztiz atsekabetu zen handikia, oso aberatsa baitzen.
24 Jesusek, handiki hura hain atsekabetua ikusirik, esan zuen:—Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan!
25 Bai, orratzaren begitik gamelua sartzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.
26 Entzuleek galdetu zioten:—Nor salba daiteke, orduan?
27 Jesusek erantzun zien:—Gizakiek ez dezaketena Jainkoak badezake.
28 Pedrok esan zuen:—Hara, guk, genituen guztiak utzirik, zuri jarraitu dizugu.