24 Jesusek, handiki hura hain atsekabetua ikusirik, esan zuen:—Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan!
25 Bai, orratzaren begitik gamelua sartzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.
26 Entzuleek galdetu zioten:—Nor salba daiteke, orduan?
27 Jesusek erantzun zien:—Gizakiek ez dezaketena Jainkoak badezake.
28 Pedrok esan zuen:—Hara, guk, genituen guztiak utzirik, zuri jarraitu dizugu.
29 Jesusek erantzun:—Benetan diotsuet: Jainkoaren erregetzagatik etxea, emaztea, senideak, gurasoak eta seme-alabak uzten dituenak
30 mundu honetan askoz gehiago jasoko du, eta datorren munduan betiko bizia.