31 Hamabiak beregana bildurik, Jesusek esan zien: «Hara, Jerusalemera igotzen ari gara, eta han beteko da profetek Gizonaren Semeaz idatzi duten guztia.
32 Izan ere, atzerritarren eskuetara emango dute, eta irain eta iseka egingo diote eta listua botako,
33 eta, zigorkatu ondoren, hil egingo dute; baina hirugarren egunean piztu egingo da».
34 Haiek, ordea, ez zuten ezertxo ere ulertu; haren hizkera ilun gertatzen zitzaien eta ez zekiten zer esan nahi zien.
35 Jesus Jerikora hurbildu zelarik, itsu bat eskean zegoen bide-ertzean eserita.
36 Jendea igarotzen sumaturik, zer gertatzen zen galdetu zuen.
37 Jesus Nazaretarra igarotzen zela jakinarazi zioten.