20 Joan zen beste bat eta esan zion: “Jauna, hemen duzu zeure ontzakoa; zapi batean bildua eduki dut.
21 Beldur nizun, gizon gogorra zarelako, eman gabea eskatzen eta erein gabea biltzen duzuna”.
22 Nagusiak, orduan: “Zeure esanez kondenatuko zaitut, morroi gaizto hori! Bazenekien gizon gogorra naizena, eman gabea eskatzen eta erein gabea biltzen dudana.
23 Nolatan ez zenuen, bada, nire dirua bankuan ipini? Horrela, itzultzean, korrituekin jasoko nuen”.
24 Eta bertan zeudenei esan zien: “Ken iezaiozue ontzakoa eta eman hamar dituenari”.
25 Haiek erantzun zioten: “Jauna, lehendik hamar ontzako ez ditu, bada?”
26 Nagusiak erantzun zien: “Fruitua dakarrenari eman egingo zaio; fruiturik ez dakarrenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo zaio.