37 Oliamenditik behera hartzera zihoala, ikasle guztiak multzoan, pozez beterik, Jainkoa ozenki goresten hasi ziren, ikusi zituzten mirari guztiengatik.
38 Honela zioten: «Bedeinkatua Jaunaren izenean datorren erregea! Bakea zeruan eta aintza Jainko gorenari!»
39 Jendarteko fariseu batzuek esan zioten Jesusi:—Maisu, egiezu errieta ikasleei!
40 Hark erantzun zien:—Egia esan, hauek isilduko balira, harriek egingo lukete oihu.
41 Jesus, hurbildu eta hiria ikustean, negarrez hasi zen berarengatik,
42 eta esan zuen: «Ai Jerusalem, ulertuko bazenu zuk ere gaur bakerako bidea! Baina ez zara gauza ikusteko.
43 Etorriko zaizu, bai, garaia, zeure etsaiek lubakiz inguratu, setiatu eta alde guztietatik erasoko dizuten garaia;