25 Bazen Jerusalemen Simeon izeneko bat, gizon zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena. Espiritu Santua berekin zuen
26 eta aditzera emana zion ez zela hilko Jaunak bidalitako Mesias ikusi gabe.
27 Espirituak eraginik, tenplura joan zen eta, Jesusen gurasoak legeak agintzen zuena betetzeko asmoz tenpluan sartzerakoan,
28 haurra besoetan hartu eta Jainkoa goretsi zuen, esanez:
29 «Orain bai, Jauna,zeuk hitzeman bezala,utz diezaiokezu zeure morroi honibakean hiltzen!
30 Ikusi dute nire begiokzure Salbatzailea,
31 herri guztien aurrean zuk aurkeztua: