19 Lege-maisu eta apaizburuek Jesusi eskua erantsi nahi izan zioten orduan bertan, ondo jabetu baitziren beraiengatik esan zuela parabola hura. Baina beldur izan zioten jendeari.
20 Lege-maisuak eta fariseuak Jesus zelatatzen hasi ziren. Zirikatzaile batzuk bidali zizkioten, zintzoarena eginez, hura hitzen batean harrapatzeko eta, hala, gobernariaren esku eta mende jartzeko asmoz.
21 Honela galdetu zioten, bada:—Maisu, badakigu zuzen hitz egiten eta irakasten duzula eta ez duzula kontuan hartzen gizakiaren itxura, baizik eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzula.
22 Zilegi al zaigu Zesarri zerga ordaintzea, bai ala ez?
23 Haien maltzurkeriari antzemanik, Jesusek esan zien:
24 —Ea, erakutsi txanpon bat. Norenak dira daramatzan irudia eta izena?Haiek erantzun:—Zesarrenak.
25 Jesusek, orduan:—Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.