22 Zilegi al zaigu Zesarri zerga ordaintzea, bai ala ez?
23 Haien maltzurkeriari antzemanik, Jesusek esan zien:
24 —Ea, erakutsi txanpon bat. Norenak dira daramatzan irudia eta izena?Haiek erantzun:—Zesarrenak.
25 Jesusek, orduan:—Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.
26 Ezin izan zuten ezertan ere herriaren aurrean harrapatu eta, haren erantzunaz harriturik, hitzik gabe gelditu ziren.
27 Ondoren, saduzear batzuk etorri zitzaizkion Jesusi. Hauek hildakoak ez direla pizten esaten dute. Eta honela galdetu zioten:
28 —Maisu, Moisesek idatzi zigun: Norbaiti anaia ezkondu bat seme-alabarik gabe hiltzen bazaio, ezkon bedi alarguntsarekin, anaiari ondorengoa emateko.