29 «Baziren, bada, zazpi anaia. Zaharrena ezkondu eta seme-alabarik gabe hil zen.
30-31 Bigarrena eta hirugarrena alarguntsarekin ezkondu ziren, eta zazpiak berdin. Eta denak seme-alabarik gabe hil ziren.
32 Azkenik, hil zen emakumea ere.
33 Piztuerakoan, noren emazte izango da, zazpiek izan baitzuten emazte?»
34 Jesusek erantzun zien:—Mundu honetan gizon-emakumeak ezkondu egiten dira;
35 baina datorren munduan eta hildakoen piztueran parte hartzeko Jainkoak gai aurkituko dituenak, gizonezko nahiz emakume, ez dira ezkonduko;
36 izan ere, ez daitezke berriro hil, aingeruen antzeko baitira eta Jainkoaren seme-alaba, piztueran parte dutenez gero.