39 Orduan, lege-maisu batzuek hitza hartu zuten eta esan:—Ederki esan duzu, Maisu.
40 Eta ez ziren ausartzen beste galderarik egitera.
41 Jesusek galdera hau egin zien: «Nola esaten da Mesias Daviden ondorengo dela?
42 Izan ere, Davidek berak dio Salmoen liburuan: «Hona Jaunak ene Jaunari esana: “Eseri nire eskuinean,
43 zeure etsaiak oinazpian jartzen dizkizudan bitartean”.
44 «Beraz, Davidek Jauna deitzen dio; orduan, nola izan dezake ondorengo?»
45 Herri guztia entzuten zeukala, Jesusek ikasleei esan zien: