41 Jesusek galdera hau egin zien: «Nola esaten da Mesias Daviden ondorengo dela?
42 Izan ere, Davidek berak dio Salmoen liburuan: «Hona Jaunak ene Jaunari esana: “Eseri nire eskuinean,
43 zeure etsaiak oinazpian jartzen dizkizudan bitartean”.
44 «Beraz, Davidek Jauna deitzen dio; orduan, nola izan dezake ondorengo?»
45 Herri guztia entzuten zeukala, Jesusek ikasleei esan zien:
46 «Kontuz lege-maisuekin! Gogoko baitute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendeak beraiei agur egitea; gogoko dituzte sinagogetan lehenengo aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak;
47 eta azkengabeko otoitzen aitzakiaz, emakume alargunen ondasunak irensten dituzte. Epairik zorrotzena izango dute horrelako horiek».