1 Hurbil zen Legamia gabeko Ogien Jaia, Pazko-jaia ere deitua.
2 Apaizburu eta lege-maisuak Jesus nola hilko zebiltzan, baina herriaren beldur ziren.
3 Orduan, Satanas sartu zen Hamabien taldeko Judasengan, Iskariote deituarengan.
4 Judas apaizburu eta tenpluko guardiaburuengana joan zen, haien eskuetara Jesus nola eman hitz egitera.
5 Poztu egin ziren haiek, eta Judasi dirua ematea erabaki zuten.
6 Honek onartu egin zuen, eta jendeak jakin gabe Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen.
7 Iritsi zen Legamia gabeko Ogien Jaieguna, Pazko-bildotsa hil behar zeneko eguna.