18 Zeren, egia esan, ez baitut gaurdanik gehiago ardorik edango Jainkoa errege izaten hasi arte».
19 Gero, ogia hartu zuen eta, esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: «Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau nire oroigarri».
20 Berdin egin zuen koparekin afalondoan, esanez: «Kopa hau itun berria da, zuentzat isurtzen den nire odolaz Jainkoak ezarria.
21 «Baina begira, nirekin mahaian dago salduko nauena.
22 Gizonaren Semea badoa, erabakia dagoenez; baina dohakabea salduko duena!»
23 Orduan, ikasleak elkarren artean galdezka hasi ziren, nork egin ote zezakeen horrelakorik.
24 Ikasleak eztabaidan hasi ziren beren artean, beraietan zein ote zen handiena.