21 «Baina begira, nirekin mahaian dago salduko nauena.
22 Gizonaren Semea badoa, erabakia dagoenez; baina dohakabea salduko duena!»
23 Orduan, ikasleak elkarren artean galdezka hasi ziren, nork egin ote zezakeen horrelakorik.
24 Ikasleak eztabaidan hasi ziren beren artean, beraietan zein ote zen handiena.
25 Jesusek esan zien: «Herrietako erregeek menpean hartzen dituzte herriak, eta agintedunek “Ongile” izena nahi izaten dute berentzat.
26 Zuek ez jokatu horrela. Zuen artean nagusiena izan bedi gazteenaren pareko, eta agintaria zerbitzariaren pareko.
27 Zein ote da handiago, mahaian dagoena ala zerbitzatzen ari dena? Ez ote mahaian dagoena? Bada, ni zerbitzari bezala nago zuen artean.