33 Pedrok esan zion:—Jauna, prest nago zurekin kartzelara eta heriotzara ere joateko.
34 Jesusek, orduan:—Egia esan, Pedro, gaur oilarrak jotzerako, hiru aldiz ukatuko duzu ni ezagutzen nauzula.
35 Ondoren, ikasleei esan zien:—Falta izan al zenuten ezer, poltsarik eta zakutorik eta oinetakorik gabe bidali zintuztedanean?Haiek erantzun:—Ezer ere ez.
36 Jesusek, berriro:—Orain, bada, poltsa duenak har dezala eta berdin zakutoa duenak; eta ezpatarik ez duenak sal dezala soingainekoa, hura erosteko.
37 Zeren, egia esan, niregan bete beharra baita Liburu Santuak dioena: Bekatarien kidekotzat jo zuten. Izan ere, nireak laster egingo du.
38 Haiek esan zioten:—Jauna, baditugu hemen bi ezpata.Baina Jesusek erantzun:—Aski da!
39 Ondoren, Jesus atera eta Oliamendirantz abiatu zen, ohi zuenez, eta ikasleak ere bai haren ondoren.