38 Haiek esan zioten:—Jauna, baditugu hemen bi ezpata.Baina Jesusek erantzun:—Aski da!
39 Ondoren, Jesus atera eta Oliamendirantz abiatu zen, ohi zuenez, eta ikasleak ere bai haren ondoren.
40 Hara iristean, Jesusek esan zien: «Egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko».
41 Eta, haiengandik harrikada bat bide aldendurik, belauniko honela egiten zuen otoitz:
42 «Aita, nahi baduzu, urrun ezazu niregandik edari samin hau. Hala ere, egin bedi zure nahia, ez nirea».
43 Zeruko aingeru bat agertu zitzaion, kemen emanez.
44 Eta, larriak harturik, oraindik lehiatsuago egiten zuen otoitz. Izerdia tantaka zerion lurrera, odola bezain lodi.