41 Eta, haiengandik harrikada bat bide aldendurik, belauniko honela egiten zuen otoitz:
42 «Aita, nahi baduzu, urrun ezazu niregandik edari samin hau. Hala ere, egin bedi zure nahia, ez nirea».
43 Zeruko aingeru bat agertu zitzaion, kemen emanez.
44 Eta, larriak harturik, oraindik lehiatsuago egiten zuen otoitz. Izerdia tantaka zerion lurrera, odola bezain lodi.
45 Otoitzetik jaikirik, ikasleengana joan zen; nahigabearen nahigabez lokarturik aurkitu zituen,
46 eta esan zien: «Nola zaudete lo? Jaiki eta egin otoitz, tentaldian ez erortzeko».
47 Jesus hizketan ari zela, jende-multzo bat azaldu zen; Hamabietako bat, Judas zeritzana, zetorren haien buru, eta Jesusengana hurbildu zen musu ematera.