52 Orduan, haren aurka etorriak ziren apaizburu, tenpluko guardiaburu eta zaharrei esan zien: «Ezpataz eta makilaz etorri zarete lapur baten bila bezala.
53 Egunero tenpluan zuekin nintzen, eta ez zenidaten eskurik bota. Baina oraintxe da zuen ordua, ilunpearen nagusialdia».
54 Jesus preso hartu eta apaiz nagusiaren etxera eraman zuten. Pedrok urrutitik jarraitzen zion.
55 Batzuk patio erdian sua piztu eta haren inguruan eseri ziren, eta haien artean eseri zen Pedro ere.
56 Neskame batek, Pedro sutondoan eseria ikustean, begira jarri eta esan zuen:—Hau ere Jesusekin zebilen.
57 Baina hark ukatu, esanez:—Emakume, ez dinat ezagutzen hori.
58 Handik berehala, beste batek ikusi eta esan zion Pedrori:—Hi ere haietakoa haiz.Pedrok, orduan:—Ez, mutil!