57 Baina hark ukatu, esanez:—Emakume, ez dinat ezagutzen hori.
58 Handik berehala, beste batek ikusi eta esan zion Pedrori:—Hi ere haietakoa haiz.Pedrok, orduan:—Ez, mutil!
59 Handik ordubete ingurura, beste batek berriro esan zuen:—Bai, hau ere Jesusekin bizi huen, galilearra duk eta.
60 Pedrok erantzun zuen:—Ez zekiat zertaz ari haizen, mutil!Eta une berean, oraindik hizketan ari zela, oilarrak jo zuen.
61 Itzuli zen Jauna eta Pedrori begiratu zion. Gogoratu zitzaion Pedrori Jaunak esandakoa: «Gaur oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu»,
62 eta, kanpora irtenik, negarrari eman zion saminki.
63 Jesus preso zeukatenak isekaz ari zitzaizkion eta joka.