1 Altxatu ziren denak eta Pilatogana eraman zuten Jesus.
2 Han, salatzen hasi zitzaizkion: «Gure nazioa nahaspilatzen harrapatu dugu gizon hau; enperadoreari zergak ordaintzea galarazten du eta bera Mesias, erregea, dela esaten».
3 Pilatok galdetu zion:—Zu al zara juduen erregea?Jesusek erantzun zion:—Zeuk diozu.
4 Pilatok apaizburu eta jende-taldeari esan zien:—Nik ez dut gizon hau kondenatzeko batere arrazoirik aurkitzen.
5 Baina haiek, behin eta berriro: «Judea osoan barrena herria asaldatzen ari da bere irakaspenez; Galilean hasi zen eta honaino iritsi da».
6 Hori entzutean, gizon hura galilearra al zen galdetu zuen Pilatok.
7 Eta, Herodesen eskumenekoa zela jakinik, hari bidali zion, Jerusalemen baitzen egun haietan.