27 Herriko jende-talde handia zihoan Jesusen ondoren, baita emakume asko ere bular-joka eta harengatik aieneka.
28 Itzuli zen Jesus haiengana eta esan zien: «Jerusalemgo emakumeok, ez egin negarrik niregatik; egizue negar zeuengatik eta zeuen seme-alabengatik.
29 Hara, badatoz honako hau esango den egunak: “Zorionekoak agorrak, haurrik sortu ez duten sabelak eta titirik eman ez duten bularrak”.
30 Orduan, honela esango diete mendiei: “Eror zaitezte gure gainera”, eta muinoei: “Ezkuta gaitzazue”.
31 Izan ere, egur hezeari hau egiten badiote, zer ez ote iharrari?»
32 Jesusekin batera bi gaizkile ere eraman zituzten hiltzera.
33 «Burezur» zeritzan tokira iritsirik, bertan gurutziltzatu zuten Jesus, baita bi gaizkileak ere, bata Jesusen eskuinean eta bestea ezkerrean.