33 «Burezur» zeritzan tokira iritsirik, bertan gurutziltzatu zuten Jesus, baita bi gaizkileak ere, bata Jesusen eskuinean eta bestea ezkerrean.
34 Jesusek honela zioen: «Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren».Soldaduek Jesusen jantziak banatu zituzten, zotz eginez.
35 Herria begira zegoen. Agintariek, berriz, Jesusi burla egiten zioten, esanez: «Besteak salbatu ditik; salba dezala bere burua, Jainkoaren Mesias, hautatua, baldin bada».
36 Soldaduek ere irri egiten zioten; ondoraturik, ozpina eskaini zioten eta esan:
37 «Juduen errege baldin bahaiz, salba ezak heure burua».
38 Honako idazkun hau zuen buruaren gainaldean: «Hau juduen erregea da».
39 Zintzilik zeuden gaizkileetako bat Jesusi irainka ari zitzaion, esanez:—Ez al haiz, bada, hi Mesias? Salba ezak heure burua eta salbatu gu ere!