4 Pilatok apaizburu eta jende-taldeari esan zien:—Nik ez dut gizon hau kondenatzeko batere arrazoirik aurkitzen.
5 Baina haiek, behin eta berriro: «Judea osoan barrena herria asaldatzen ari da bere irakaspenez; Galilean hasi zen eta honaino iritsi da».
6 Hori entzutean, gizon hura galilearra al zen galdetu zuen Pilatok.
7 Eta, Herodesen eskumenekoa zela jakinik, hari bidali zion, Jerusalemen baitzen egun haietan.
8 Biziki poztu zen Herodes Jesus ikusteaz, aspaldian baitzuen hura ezagutzeko gogoa, hartaz entzuten zituenengatik; mirariren bat egiten ikusiko zuela ere espero zuen.
9 Herodesek galdera asko egin zion, baina Jesusek ez zion hitzik erantzun.
10 Bitartean, han ari ziren apaizburu eta lege-maisuak salatu eta salatu.