49 Jesusen ezagun guztiak, baita Galileatik jarraitu zioten emakumeak ere, urrutixeago zeuden begira.
50 Orduan, kontseiluko kide bat etorri zen, Jose zeritzana, gizon on eta zintzoa;
51 honek ez zituen ontzat eman Biltzar Nagusiaren erabakia eta jokabidea. Judeako Arimatea herrikoa zen izatez, eta Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zain zegoen.
52 Josek, beraz, Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu zion.
53 Jesus gurutzetik eraitsirik, izara batean bildu zuen eta haitzean zulaturiko eta oraindik beste inor ehortzi gabeko hilobi batean ezarri.
54 Festarako prestaketak egiteko eguna zen eta larunbata hastera zihoan.
55 Galileatik Jesusekin etorritako emakumeek, Joseren atzetik joanik, hilobia ikusi zuten eta Jesusen gorpua nola ezartzen zuten begiratu.