19 Baina Joanek aurpegira botatzen zizkion Herodes agintariari bere anaiaren emazte Herodiasekin elkartu izana eta gainerako gaiztakeria guztiak.
20 Horregatik, Herodesek, aurreko makurkeria guztiez gainera, Joan kartzelan sartu zuen.
21 Herri guztia bataiatzen ari zela, Jesus ere bataiatu egin zen eta, otoitzean zegoela, zerua zabaldu
22 eta Espiritu Santua jaitsi zitzaion gainera, uso-tankeran agertuz. Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Zu zaitut neure Semea, neure maitea, zu zaitut atsegin».
23 Jesusek hogeita hamarren bat urte zituen bere egitekoari ekin zionean, eta jendearen ustetan Joseren semea zen; Jose, berriz, Elirena,
24 hau Matatena, hau Lebirena, hau Melkirena, hau Janairena, hau Joserena,
25 hau Matatiasena, hau Amosena, hau Nahumena, hau Heslirena, hau Nagairena,