3 Jordan inguru guztian barrena ibili zen Joan, bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez, bekatuen barkamenerako.
4 Horrela, Isaias profetaren liburuan idatzirik dagoena gertatu zen: Ahots bat oihuka ari da basamortuan: Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidexkak hari.
5 Bete daitezela sakanak, beheratu mendi-muinoak; bihur bitez zelai eta lautada paraje latz eta malkarrak.
6 Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute Jainkoak ematen duen salbamena.
7 Honela esaten zion Joanek bataiatzera zetorkion jendeari: «Sugekumeok! Nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela?
8 Ager ezazue zeuen egiteetan bihozberrituak zaudetela, eta ez hasi “Abrahamen ondorengo gara” esaten. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak.
9 Gainera, prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da».