9 Gainera, prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da».
10 Jendeak galdetzen zion Joani:—Zer egin behar dugu, bada?
11 Hark erantzuten zien:—Bi soineko dituenak eman diezaiola bat jantzirik ez duenari, eta jatekoa duenak ere bana dezala.
12 Joan ziren zergalari batzuk ere bataiatzera eta galdetu zioten:—Maisu, zer egin behar dugu?
13 Hark erantzun zien:—Ez kendu inori legezko dena baino gehiago.
14 Soldaduek ere galdetu zioten:—Eta guk, zer egin behar dugu?Joanek erantzun zien:—Ez atera inori dirurik gogorkeriaz, ezta gezurrezko salakuntzaz ere; konforma zaitezte daukazuen soldatarekin.
15 Herria zain-zain zegoen eta denak ari ziren pentsatzen Joan ez ote zen Mesias izango.