1 Behin batean, jendea gainera zetorkion Jesusi, Jainkoaren mezua entzuteko; Jesus Genesaret aintzira-ertzean zegoen.
2 Eta bi ontzi ikusi zituen ur-bazterrean: arrantzaleak, ontzitik jaitsita, sareak garbitzen ari ziren.
3 Igo zen bietako batera, Simonenera, eta ontzia lehorretik pixka bat aldentzeko eskatu zion; gero, eseri eta jendeari irakasten ziharduen ontzitik.
4 Hitzaldia amaitu zuenean, Simoni esan zion:—Jo itsas zabalera eta bota sareak arrantzurako.
5 Simonek erantzun zion:—Maisu, gau guztian eginahalak egin eta ez dugu ezer harrapatu; baina, zuk diozunez gero, botako dut sarea.
6 Hala egin zuten eta, hainbesteko arrain-pila harrapatu zutenez, sareak puskatzeko zorian zeuden.
7 Beste ontziko lagunei keinu egin zieten laguntzera etortzeko; hurbildu ziren eta bi ontziak ia-ia hondoratzeraino bete zituzten.